XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harresi haundi eta goi bat zuen, hamabi atekoa; atal buruetan hamabi aingeru eta hamabi izen idatziak Jerusalen hiria; Israeldarren hamabi leinuen izenak alegia; ekialdera hiru ate; iparraldera hiru ate; hegoaldera hiru ate; mendebaldera hiru ate.

Hiriko harresiak hamabi oinarri zituen, eta hauetan bildotsaren hamabi apostoluen izenak.

Nirekin mintzatzen ari zenak, hiria eta honen ateak eta harresia neurtzeko urrezko haga bat zeraman.

Hiria laukia zen Hiria laukia zen: Laukia bete-betetasunaren sinbolua da, eta sortutako munduaren irudia ere bai, luze bezain zabal.

Neurtu zuen, bada, hiria neurtagaz; 12.000 estadio 12.000 estadio: txatal honen eta hurrengoaren sinbolismoari buruz, ikus 7,4. Agian, Joanek Jerusalen irudikatzen du hemen bekatuzko aintzinako Babiloniaren neurriekin: hau esan nahi bide da: bekatua ugaldu zen tokian Jainkoaren errukiaren grazia gehiago ugalduko dela eman zuen.

Haren luzera, zabalera eta goiera berdinak dira.

Gero harresia neurtu zuen, eta honek ehun eta berrogei ta lau ukondo eman zuen halako gizaneurriak erabili zituen aingeruak.

Harresia jaspezkoa zen, eta hiria urre hutsezkoa, beira garbiaren antzekoa.

Hiriko harresiaren oinarriak era guztietako harribitxiz zeuden apainduak: lehenengo oinarria jaspez, bigarrena safiroz, hirugarrena kalkedoniaz, laugarrena esmeraldaz, boskarrena sardonikaz, seigarrena sardoinez, zazpigarrena krisolitaz, zortzigarrena beriloz, bederatzigarrena topazioz, hamargarrena krisoprasez, hamaikagarrena jazintoz, hamabigarrena amatistaz.

Eta hamabi ateak hamabi perla dira, eta bakoitza perla bakarraz egina, eta hiriko plaza urre hutsezkoa da, beira gardena bezalakoa.

Jauretxe berria eta argi berria

Ez nuen, ordea, jauretxerik ikusi ez nuen... jauretxerik ikusi: Zerutiar Jerusalenen ez da leku bereziren beharrik izango Jainkoaren presentzia izateko; buruz burukoa izango da Jainkoarekiko komunikazioa han; izan ere, Jainko Jaun ahalguztiduna eta bildotsa ziren hango jauretxe.

Hiriak ez du argitzeko ez eguzki ez ilargi beharrik, Jainkoaren aintzak bait du argitzen eta bildotsa du kriseilu.

Haren argitan ibiliko dira herriak, eta lurreko erregeek hara eramango dute beren haundia.

Haren ateak ez dira egun osoan itxiko, han ez bait da gaurik izangoateak beti irekiak / ez da gaurik; eta herrien haundia eta aberastasunak hara emango dituzte herrien haundia eta aberastasunak.

Ez da hara deus likitsik sartuko, ez sasi-jainkozalerik, ez gezurtirik, bildotsaren bizien liburuan idatzirik direnak baizik ez likitsik, ez gezurtirik / bizien liburuan.